Mikel Onko presoa (Markina-Xemein, Bizkaia) libre geratu da, bere aurkako epaiketan libre atera ondoren. Frantziako Poliziak atxilotu zuen, 2009ko martxoaren 11n Lapurdin, euroagindu eskaera zela-eta. Euroagindua onartu egin zuen Paueko Epaitegiak eta Onko Espainiaratu egin zuten.
Orain dela aste batzuk epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, kale erasoak egitea egotzita. Absoluzioa jaso du.
Auzi beragatik harekin batera epaitu zituzten Borja Oregi, Unai Arakistain eta Estebe Gandiaga, eta horiek ere absolbitu egin dituzte. Arakistain kalean zegoen lehendik. Gandiagak eta Oregik espetxean jarraituko dute, beste auzi batzuk medio.
Mikel Onko presoa libre geratu da, absoluzioa jasota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu