"Faxismoa gure herriaren historian modu iraunkorrean egon da azken 70 urteotan, batez ere aldaketa politikoa gauzatzeko aukera izan denean". Horixe nabarmendu dute gaur ere Iruñean, manifestazioan. Milaka lagun batu dira. 17:30ean abiatu da ekimena, autobus geltoki zaharretik, Atzoko eta gaurko faxismoari stop lelopean.
"Faxismoaren helburua da Euskal Herrian eta Nafarroan aldaketa politikoa eragoztea. Gure eskubideak urratu nahi dituzte, sentitzen duguna adierazteagatik, gure herri eta auzoetan lanean aritzeagatik".
Gaurko beste mobilizazio batzuk
"Gerra zikinaren eta faxismoaren aurkako" mobilizazioak ere izan edo izango dira gaur, Hispanitatearen Egunean, Hego Euskal Herriko beste hiru hiriburuetan.
- Donostian, 18:00etan, Bulebarretik abiatuta.
- Bilbon, 19:30ean, Indautxu plazatik abiatuta.
- Gasteizen, 19:30ean, Korreosetik.
- Santurtzin (Bizkaia) ere izango da: 19:30ean, udaletxe aurretik abiatuta.
Milaka lagun bildu dira Iruñean, "faxismoaren" aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu