Milaka lagunek agur esan diote Bhuttori

2007ko abenduaren 28a
12:51
Entzun
Milaka pertsona elkartu dira gaur Nauderon (Pakistan) Benazir Bhutto Pakistaneko lehen ministro ohiari eta oposizioko kideari (PPP; Pakistango Alderdi Popularra) azken agurra emateko.

Garhi Khuda Bakshekoa zen jaiotzez Bhutto eta bertara eraman dute hilotza, herri hartan baitago haren familiaren mausoleoa. Bhuttoren gorputza bere alderdiaren banderarekin estalita zegoen.

Familiako kideak bertan ziren; besteak beste, Asif Zardari senarra, Sanam Bhutto ahizpa eta hiru seme-alabak. Amin Fahim PPPko presidenteordea ere han izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.