Milaka lagunek hartu dute parte Donostian heriotza salatzeko manifestazioan; ostegunean, mobilizazioak

2010eko martxoaren 15a
19:30
Entzun
Milaka lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldean Donostian Errepresioa eta gerra zikina amaitu! lelopean Jon Anzarekin gertatutakoa salatzeko egin zen manifestazioan. Funtsean, Frantziako eta Espainiako estatuek emandako azalpenak ez dituztela sinesten aldarrikatu zuten ekitaldi horrekin bat egin zutenek, eta Espainiako indar armatuei egotziAnza hil izana.

Besteak beste, manifestazioan parte hartu zuten Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideek eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo (Gipuzkoa) alkateak.

Ostegunerako mobilizazioak deitu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.