Eskuin muturra ordezkatzen du Serbiako Alderdi Erradikalak, eta haren sortzaileetako bat da Tomislav Nikolic (1952, Kragujevac). Slobodan Milosevic gerra krimenez akusatutakoaren aliatuetako bat izan zen Alderdi Erradikala. Egun irudi hura ezabatu nahian ari da Nikolic. Bere alde ditu gobernu erreformistarekin minduta daudenak, baina hori ez zuen nahikoa izan 2004ko bozetan Boris Tadic egungo presidentearen aurka lehiatu zenean.
Nikolicek ez du ezer jakin nahi Kosovoren independentziaz. Serbiari «bihotza» kendu nahi izatea leporatu die Europako Batasunari eta AEBei, eskualdearen autodeterminazioaren alde egin baitute horiek. Bide horretan Errusiaren sostengua jaso du Nikolicek. Eskuin muturreko buruzagiak ohartarazi du Serbia ez dela eserita geratuko Kosovok independentzia aldarrikatzen badu. Ezkonduta dago Nikolic, eta bi seme-alaba ditu.
Tomislav Nikolic. Serbiako Alderdi Erradikaleko hautagaia
Milosevicen aliatu ohia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu