Domingo Aizpurua (Usurbil, Gipuzkoa) baldintzapean libre zegoen 2006tik -2003an atxilotu zuten-, minbizia duela-eta tratamendua segitzeko. Gaur, baina, Parisko Auzitegiak kartzelara sartu du, hiru orduko epaiketa egin ondotik. Sei urteko espetxe zigorra jarri dio epaileak, ETArekin lotura duelakoan. Horrez gain, hura Frantziatik kanporatzeko agindua eman du.
Duela aste batzuk, Aizpuruak helegitea sartu zuen Parisko Auzitegian, minbiziaren kontrako tratamenduarekin segitu ahal izateko. Ezezkoa emateaz gain, epaiketaren ordua jarri zioten gaurko.
Bihar 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Usurbilek erabakia salatzeko.
Aizpurua lehen ere egona da preso Frantzian.
Minbizia daukan lagun bat preso sartu du Parisek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu