Miren Amurizak egin du aurrera Bizkaikoan

2008ko azaroaren 3a
13:26
Entzun
Larrabetzun jokatu zen atzo Bizkaiko txapelketako kanporaketa saioa, eta Miren Amurizak eskuratu zuzen final aurrekoetan lehiatzeko txartela. Honakoa izan zen kanporaketa saioko sailkapena:

Miren Amuriza: 403 puntu.

Jone Uria: 395,5 puntu.

Joseba Artza: 379 puntu.

Gorka Ostolaza: 376,6 puntu.

Lander Ibarluzea: 362 puntu.

Arkaitz Zipitria: 318 puntu.

Orain arte, Eneko Abasolo Abarkas, Igor Elortza eta Oihane Bartra dira Miren Amurizaz gain beren kanporaketa saioa irabazita final aurrekoetarako zuzeneko txartela eskuratu dutenak.

Hurrengo eta azken kanporaketa datorren igandean, azaroaren 9an, jokatuko da Zaldibarren. Unai Iturriaga, Gorka Lazkano, Mikel Galartza, Manex Sagarna, Amaia Uribe eta Ander Elortegi lehiatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.