Miren Azkarate preso sartu dute, lehendik zeukan agindu bat dela-eta

2007ko otsailaren 17a
15:07
Entzun
Miren Azkarate donostiarra Martuteneko (Donostia) kartzelan sartu dute gaur, Askatasunak esan duenez, 2002an "torturapean" egindako adierazpenak direla-eta Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako bost urteko espetxe zigorra duelako.

150 lagun bildu dira kartzela parean egin duten kontzentrazioan, Amnistia lelopean. Elkarretaratzean izan da Azkarate bera eta ondoren espetxera sartu da.

18 urterekin atxilotu zuten Donostian guardia zibilek, 2002ko irailaren 11n. Lau egunez inkomunikatua izan zuten eta "torturatua" izan zela salatu zuen Azkaratek. Aske geratu zen orduan.

Askatasuna erakundeak esan du Espainiako Gobernuak "tortura" posible egiten duela, "inkomunikaziorako salbuespen lege eta tribunalaren bidez", eta "salbuespen lege eta politikak"desagertzeko exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.