Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "kutsu elektorala" hartzen dio Carod-Rovira ETArekin bildu ondotik sortu den polemikari eta Aznarrek hitz egiten duen bezala hitz egitea "paradoxa" dela nabarmendu du, Aznarrek ere ETArekin hitz egiteko ordezkariak bidali baitzituen.
"Hauteskunde arrazoiak" ikusi ditu Azkaratek polemika honen atzean, eta Aznarren aginduz Madrilgo Gobernuko ordezkariek ere ETArekin hitz egin dutela gogoratu du. "Badirudi ahaztu egiten dugula hor egon zirela hainbat pertsona, hainbat kide Aznarrek emandako aginduak zuzenenean beteaz ETArekin bildu zirenak, eta horrexegatik ez dugu ulertzen zertara datorren atzo sortu zen iskanbila hau, batez ere, kontuan izaten baldin badugu Carod-Rovirak berak onartu zuena, bere helburu bakarra bakea ekartzea eta indarkeria behin-betiko amaitzea dela", esan du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Erreakzioak
Miren Azkaratek "hauteskunde arrazoiak" ikusten ditu polemika honen atzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu