Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta Itzulpengintza masterra du. Feminismoan ere trebatua da, EHUn: Ikerketa Feministen eta Generokoen masterra eta Berdintasunerako titulu propioa ditu. Euskara-irakale lana hainbat ardura politikorekin tartekatu du: EAJrekin Berangoko alkate izan zen 2000tik 2007ra, eta Euskararen Sustapenerako zuzendari Bizkaiko Foru Aldundian 2008tik 2013ra. Diputazioa utzi zuen Lauro ikastolako (Loiu, Bizkaia) zuzendari aritzeko, eta han zebilen Jaurlaritzan sartzea proposatu ziotenean. 2017ko urtarriletik da Hizkuntza Politikako sailburuorde.
Berango, Bizkaia, 1970
Miren Dobaran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu