NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua bilduta dago Ipar Korearen misil jaurtiketak sortutako krisia aztertzeko. Japoniak eta AEBek mezu garbia bidali nahi diote Ipar Koreari eta Errusia, aldiz, zigorren aurka azaldu da.
Japoniak deituta egiten ari dira bilera berezi hau. Tokioko gobernuak mezu zehatza helarazi nahi dio Ipar Koreari "mugak gainditu dituela" horrelako frogak ez egiteko akordioa sinatu zutelako 1939an eta bere jarrerak ondorioak izan ditzakeela. AEBen eta Erresuma Batuaren laguntzarekin ebazpen bat prestatzen ari da Japonia. Bertan frogak eta misil balistikoen garapena bertan behera berehala uzteko Ipar Koreari eskatzeko.
Mundua
Misilekin frogak egiteari berehala uzteko exijitzeko proposatu dio Japoniak NBEko Segurtasun Kontseiluari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu