Moises Dueñasek positibo eman du Tourrean, EPOagatik

2008ko uztailaren 16a
16:58
Entzun
Moises Dueñas Barloworld taldeko txirrindulariak positibo eman du Frantziako Tourrean, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez. EPOagatik eman du, eta itzulia utzi beharko du. Laugarren etapan egindako kontrolean eman zuen positibo -Choleten bukatu zen orduan etapa-.

Tabesko polizia etxean daukate orain, deklaratzen. Poliziak dio debekatutako produktuak aurkitu dituela Dueñas zegoen hoteleko gelan.

Ondo zebilen Dueñas Tourrean. Hemeretzigarren zegoen sailkapen nagusian, Cadel Evans liderretik sei minutu eta 43 segundora.

Espainiarra da, 1981ean jaiotakoa. 2004an egin zuen debuta profesionaletan, Relax-Fuenlabrada taldearekin. Bi urte egin zituen han. 2006an Etorkizuneko Tourra irabazi zuen, iaz Regioko Tourra, bietan Agritubel taldean zela. Aurten du lehen urtea Barloworlden.

Itzuliko aurtengo bigarren positiboa da gaur jakin dena. Lehengo astean beste espainiar batek utzi behar izan zuen Tourra, EPOagatik: Manuel Beltranek (1971). Liquigas taldeko kidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.