"Motibazio politiko argia du operazioak", Javier Madrazorentzat

2009ko urtarrilaren 23a
17:38
Entzun
EB Ezker Batuko koordinatzaile nagusi eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Javier Madrazoren aburuz, ezker abertzalearen kontrako polizia sarekadak "motibazio politiko argia" dauka. Madrazori jarraiki, atxiloketak "PSE eta PSOEren estrategiaren barrenean" daude, haien hautagai eta PSEko buru Patxi Lopez Eusko Autonomia Erkidegoko lehendakari izatera irits dadin.

Polizia operazioa agindu duen Espainiako Auzitegi Nagusiko epailearen, Baltasar Garzonen, "arbitrariotasuna eta nabarmentzeko nahia ezagututa", sarekadak "lege oinarririk ez" duen ustea azaldu du EBko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.