Motor gidari bat zauritu da gaur goizean N-634 errepidean, Aian (Gipuzkoa), gertatutako istripuan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko zazpiak eta hogei aldera bidetik atera da 36 urteko gizonezko bat gidatzen zuen motorrarekin, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Bazterra jotzean zauritu egin da, eta Donostiako Ospitalera eraman dute.
Errepidea garbitzen zuten bitartean Ertzaintzak bideratu du trafikoa, baina ez da auto ilararik sortu.
Motor gidari bat zauritu da Aian, bidetik aterata
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu