Eusko Legebiltzarrak ekainean onartu zuen EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamena immatrikulatutako ondasunen berri izateko, eta orain "urrats bat gehiago" egin behar dela azpimarratu du Igor Lopez de Munain legebiltzarkideak. “Orain, garrantzitsuena da informazio hau guztia herritarren eta interesa duten tokiko administrazioen esku uztea, udal, kontseju, mankomunitate eta abarrek kontsultatu dezaten, alegia. Izan ere, euretako askok ez dute ezer jakingo. Orain enteratuko dira ze ondasun lapurtu zaizkion herriari euren zonaldean”.
Horretarako, mozioak aurkeztuko ditu koalizio subiranistak immatrikulatutako ondasunak dituzten herri guztietan eta Eusko Legebiltzarrean. Lopez de Munainek ezinbestekotzat jo du erakunde publikoek eta bereziki Jaurlaritzak prozesuan "euren ardura" hartzea: "Lapurreta hau ezin daiteke horrela geratu. Eliza katolikoak baditu jada pribilejio nahikoa, azken minuturaino herriari, kolektibotasunari eta publikoari lapurretan ibiltzeko”.