Metro eta erdiko eta 175 kilometroko txantxarrezko hesia ez da aski gerratik ihesi doazen milaka pertsonak gelditzeko. Ondorioz, Hungariako gobernua neurri gogorragoak aztertzen ari da. Duela egun batzuk armada mugan jartzeko asmoa zabaldu bazuten, orain paperik gabe sartzen direnei kartzela zigorrak jartzeko aukera aztertzen ari da Budapest.
Horretaz gain, Hungariako Gobernuak ez du baztertzen muga zaintzen duten segurtasun indarrei gomazko pilotak eta negar gasak erabiltzeko baimena ematea.
Azken asteetan, egunero milatik gora lagunek gurutzatzen dute Serbia eta Hungaria arteko muga; asko eta asko adingabeak dira.