Mungian eta Gasteizen omendu dute

2017ko ekainaren 25a
12:59
Entzun

11:30ean, lore eskaintza egin diote Lauaxetari Mungian, Berteizko hilerrian. Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kulura sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria eta Ager Izagirre Mungiako alkatea izan dira omenaldian, besteak beste.

Gasteizko Udalak ere oroitu du Lauaxeta, hiriko Santa Isabel hilerrian Frankismoan hildako 200 bat lagunekin batera.

Arratsaldean ere egingo diote omenaldia: 20:00etan, Arrats Beran, Lauaxeta gogoan ikuskizuna emango dute, Matxin plazan, Jon Maia, Jesus Prieto Pitti, Gorka Hermosa, Eñaut Elorrieta, Ana Salazar eta Amilotx dantza taldearen eskutik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.