Mursi kargutik kentzea "onartezina" dela dio Iranek

2013ko uztailaren 8a
18:02
Entzun

Abbas Araqchi Irango atzerri ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, "onartezina" da armadaren bidez Egiptoko presidente Mohamed Mursi kargutik kentzea, eta nabarmendu du bai Israelek bai mendebaldeko estatuek ez zutela nahi Egipto indartsu egon dadin.

Ezeren gainetik, garrantzitsuena egiptoarren helburuak kontuan hartzea dela uste du Araqchik. Mursi estatuburu izendatu zutenetik, Irango gobernua Egiptorekin harremana sendotzen saiatu da, nahiz eta Siriako gatazkan bien jarrerak desberdinak izan. 2011ean Hosni Mubarak kargutik kentzea ospatu zuen Iranek, eta "esnatze islamiko" deitu zion gertakari horri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.