Musikaz lagundutako errezitaldi bat izango da gaur Bilboko Kafe Antzokian, BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainan. Errezitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Lutxo Egia, Iban Zaldua, Itziar Madina, Angel Erro, Ur Apalategi, Karmele Jaio, Markos Zapiain, Arrate Egaña eta Edorta Jimenez idazleak izango dira oholtza gainean. Horiekin batera, Domentx Uzin (biolina) eta Jon Basauri (gitarra) musikariak arituko dira. Onintza Enbeitak aurkeztuko du ekitaldia.
Bilboko ekitaldian errezitatuko diren lanak BERRIAlaguna kanpainan parte hartzeko beste hainbat idazlerekin batera egin duten lan kolektiboaren parte dira, eta kazetaritza izango dute ardatz. Lan kolektibo hori formatu elektronikoan irakurtzeko edo deskargatzeko moduan jarriko da gero BERRIAlaguna webgunean.