Ertzaintzak 25 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart goizaldean Basaurin (Bizkaia): zabor edukiontziei su ematea leporatzen diote.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, goizeko hirurak aldera Ariz pasealekuan edukiontzi bat sutan zegoela esanez abisua jaso zuten ertzainek. Hara zihoazela, Kale Nagusian, zabor edukiontzi bat bere lekutik mugituta ikusi zuten, eta haren ondoan M.B.H. 25 urteko mutil gaztea. Ertzaintzaren arabera, esku batean paper sorta bat zeukan gazteak, eta bestean, metxero bat. Hortik eta jertsearen txanoa jantzita zeramalako, edukiontziari su ematen ahalegintzen ari zela ondorioztatu zuten ertzainek. Halaber, Ariz pasealekuko erasoa ere berari egotzi diote.
Mutil gazte bat atxilotu dute Basaurin edukiontzi bat erretzen saiatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu