Mutrikun (Gipuzkoa) Berdeak hautagaitza prest azaldu da EAE-ANVri uzteko bere hiru zinegotzi karguak, berari ez dagozkiola uste duelako. EAE-ANVk 842 bozka jaso zituen igandean, baina Espainiako auzitegiek baliogabe joa zuten.
Berdeek 463 boto bildu zituzten. Gehien, EAJk: 897 (zazpi zinegotzi). EAk 209 boto (zinegotzi bat). PSE-EEk (80 boto), PPk (77) eta EB-Aralarrek (47) ez zuten zinegotzirik lortu.
EAE-ANVren botoak kontatuko balira, EAJk lau zinegotzi lituzke, EAE-ANVk ere lau, Berdeek bi eta EAk bat.
Mutrikun Berdeak EAE-ANVri zinegotzi karguak uzteko prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu