Bi kamioik istripua izan dute gaur eguerdi partean N-1 errepidean Goierri (Gipuzkoa) eskualdean, noranzko bietan, eta N-1 erabat itxita egon da. Auto ilara handiak sortu dira.
Kamioi batek Idiazabalen izan du ezbeharra, Gasteiz aldera, 12:38an. Artaziarena egin du ibilgailuak. 13:45ean errei bat zabaldu dute.
Beste kamioiak Ordizian eduki du istripua, Donostia aldera, 13:30ak baino lehenago, eta hark ere modu berean izan du ezbeharra. Gidaria zauritu egin da. 14:30ean zabaldu dute bidea.
N-1 itxita egon da Goierrin, bi noranzkoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu