NaBaik, PSNk eta NEBk akordioa bete dute

2007ko ekainaren 16a
17:08
Entzun
UPNri alkatetzak kentzeko asmoz hainbat herriri eragiten dien akordioa hitzartu zuten atzo NaBaik, PSNk eta NEBk. Hala, sei herritan hiru alderdi horien artean bozkatuenaren alde egitea itundu zuten, eta beste bitan zerrendarik bozkatuena errespetatzea.

Ondorioz, Altsasun, Barañainen, Atarrabian eta Zizurren NaBaiko alkatea aukeratu dute, hiru alderdien artean itundutakoa betez. Erriberrin eta Burlatan, berriz, PSNkoa. Berriozarren ere NaBaiko alkatea hautatu dute, akordio zehatzatik kanpo hautagai bozkatuenari eragozpenik ez jartzea hitzartu zutelako, eta arrazoi beragatik PSNko alkatea dute Antsoainen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.