Andolin Eguzkitza, Nabarraldeko sustatzailearen heriotzaren aurrean, Nabarraldeko zuzendaritzak, bazkide eta sustatzaileen izenean, bere dolumina agertu nahi du. "Euskal kulturaren sustatzaile handi honen hutsunea betetzea zaila izanen da. Alta, ziur gara hutsunerik ez egotea nahiko zukeela Andolinek. Zeregin horri, ahal dugun neurrian, eutsiko diogu.", dio Nabarralderen dolumin agiriak.
Andolin Eguskitza NABARRALDEko sustatzailea zen 2002ko uztailetik. Egun gauden 900 lagunetik 29.a. Hasiera batetik agertu zuen ekimen honekiko interesa. Nabarraldeko kide gisa ere, beraz, "gure arteko galeratzat jotzen dugu bere heriotza".
"Bere sendiari bereziki eta euskalgintza guztiari, besarkada beroa" eskaini nahi die Nabarraldek.
Erreakzioak
Nabarralde: "Euskal kulturaren sustatzaile handi honen hutsunea betetzea zaila izanen da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu