Patxi Zabaleta Nafarroa Bai koalizioko (Aralar, EA, EAJ, Batzarre) bozeramaileak uste du "UPN eta PPren arteko hitzarmenaren hausturak egoera berria" sortu duela Nafarroan. "Abertzaleoi aukera berriak irekitzen zaizkigu", esan du, "eta, zehazki, Nafarroa Bairi”. Parlamentuko bigarren indarra da aipatutako koalizioa.
Zabaletak dio “Nafarroak bizi dituen garai zail hauetan bestelako gobernu bat beharrezkoa” duela herrialdeak. “Gobernu aurrerakoia behar du Nafarroak, politika sozialak bermatuko dituena, eta orain arteko klientelismo eta bezerokeriak baztertuko dituena, ustelkeriatik urrunduko dena eta aurrerabideei bideak irekiko dizkionak”.
Nafarroa Bairen arabera, Miguel Sanz UPNko eta Nafarroako presidenteak PSNrekin osatu nahi du gobernua. "PSNk UPNrekin gobernuan sartzea erabakiko balu, hutsegite larria litzateke, UPNk eskuineko indar politiko baten modura jarraituko lukeelako gobernatzen”.
Nafarroa Bai: "Abertzaleoi aukera berriak irekitzen zaizkigu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu