(Nafarroabai.com)
"Nafarroa Baik konpromisoa hartzen du ondoko printzipioekin: giza eskubideak, inklusioa, elkarrizketa. Indarkeria, autoritarismo, bazterkeria edo ezarpenaren edozein adierazpena ez da bateragarria printzipio hauekin eta koalizio honek biziki errefusatuko ditu.
Nafarroa Baik Nafarroa anitza, zabala, elebiduna, abertzalea, aurrerakoia, euskaltzalea, sozial eta solidarioa defendatzen du; bere eskubide historiko eta demokratikoak mantendu eta areagotzeko grina duen Nafarroa, elkarbizitzaren Nafarroa.
- Proiektu politikoa.
Nafarroa Baik defendatuko ditu Nafarroaren berezko nortasuna eta izaera, bai eta herritarren eskubideak ere, besteak beste bere etorkizuna libro eta demokratikoki hautatzeko ahalmena.
- Proiektu soziala.
Nafarroa Bai borrokatuko da berdintasuna eta oinarrizko eskubideak defendatzeko, Osasun, Hezkuntza, Etxebizitza, Kultura, Lan, Baliabide eta Aisialdiaren arloetan; hauek murrizteko edo pribatizatzeko saioen aurka arituko da eta gazteek hezkuntza, etxebizitza, lan prekarioaren arloan dituzten arazoak konpontzeko polítika espezifikoak sostengatuko ditu. Nafarroa Baik arreta berezia jarriko du lan eta gizarte arloetan, gure polítika soziala hobetzeko funtsezkoak direnak, nahiz eta Madrilgo Gobernuak transeferentziak blokeatuta dituen, gizarte segurantza, besteak beste.
- Baketzea.
Nafarroa Baik defendatuko ditu giza eskubideen errespetua, salbuespenik gabe, indarkeriaren eta aurkakoaren kontrako erasoen amaiera, biktimem eta presoen eskubideak, mehatxu eta torturen amaiera, adierazpen eta hautu politikoaren askatasuna.
Nafarroa Baik ezinbestekotzat hartzen du Nafarroaren, bere erakundeen eta talde politikoen parte-hartzea indarkeriaren bukaerarako eta bakea bilatzeko prozesuan, eta gainerako alderdi politikoengandik inplikazio handiagoa eskatuko du. Nafarroa funtsezko osagaia da helburu hori lortzeko, nafarren borondatearen errespetua muga bakarra izanik, Foru Komunitate den aldetik duen gaurko egituraketa aldatze aldera".
Nafarroa Bai koalizioaren oinarri nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu