Nafarroa Baik arbuiatu egin ditu atxiloketak eta eskubide guztien alde egiteko deia egin die nafarrei

2008ko otsailaren 4a
18:00
Entzun
Pernando Barrena eta Patxi Urrutia Batsuneko buruzagi nafarren atxiloketak arbuiatu ditu Nafarroa Bai koalizioak. Halaber, Alderdien Legea arbuiatu du Nafarroa Baik, gaurko atxiloketak haren ondorio direla iritzita. Hain zuzen ere, Alderdien Legea "atzerapauso demokratikoa" izan dela nabarmendu du, eta "Europako demokrazia garatuetan" ez luketela halakorik onartuko. Ildo horretatik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak lege hori atzera botako duen itxaropena agertu du koalizioak.

Nafarroako herritarrei, berriz, eskubide guztien alde egiteko deia egin die Nafarroa Baik: "Giza eskubide guztiak, salbuespenik gabe, babesteko, eta, beraz, eskubide zibil eta politikoak babesteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.