Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko bozeramailearen ustez, "zentzugabekeria" da herritarren ordezkarien aurka egitea. "Berriro ere justizia interes politikoen zerbitzura" jarri dutela-eta bere "kezka" agertu du. "Norbanakoaren eskubidea eta eskubide kolektiboa ezin dira lapurtu", Ramirezen aburuz.
"Operazio hori hauteskunde giroan etorri izana halabeharra ez" dela ere nabarmendu du, eta "berriro ere alderdi sozialistak Ezker Abertzalea deiturikoaren jarduera politikoa eta herritarren eskubide zibil eta politikoak hauteskunde interesen zerbitzura erabili" dituela salatu du. Horri, "arduragabekeria itzela" iritzi dio. Horrelako jarduerek "normalkuntza politikora iristeko bidean ezer gutxi laguntzen" dute, haren iduriko.
Nafarroa Baik "herritarren ordezkari politikoen aurkako operazio judiziala" kritikatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu