Patxi Zabaleta Nafarroako Baiko parlamentarioaren iritziz, UPNk atzo hartutako erabakia, "interes alderdikoiengatik besterik ez zuen hartu, herritarren interesetatik urrun".
Hala ere, erabakia "berritasuna" dela uste du Zabaletak, "azkeneko hamazazpi urtean PPrekin zeukan itunaren aldean Nafarroaren erabaki eskubidea defenditzeko saioa delako". Baina zalantzak ditu. "Egoera hori ez da egonkorra eta behin betikoa. PPren presioaren aurrean hurrengo egunetan UPNk eta Sanzek euren argudio eskasari eutsiko dieten zalantzak ditugu".
Nafarroa Bairen ustez, "interes alderdikoiak besterik ez ditu UPNk"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu