Aurreko astean atxilotutako zortzi pertsonetatik seik torturak salatu ondoren, Elma Saiz Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren dimisioa eskatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Pasa den ostegunean, atxiloen inguruko berri izateko EA, Aralarrek eta ezker abertzaleak egindako gestioak eta gero, Saizek atxilotuak ondo zeudela zihurtatu zuela jakinarazi du AAMk. Baina hori ez zela horrela izan dio. "Errealitateak beste gauza bat esan digu: beren autoinkulpazioak lortzeko torturatuak izaten ari baitziren".
Ez zuela gaitasunik izan, edo "ez zuelagaitasunik izan nahi" atxilotuen eskubideak bermatzeko dio mugimenduak. Torturekin behingoz amaitzeko, euskal gizarteak "aski" esateko garaia duela ere adierazi dute AAMtik. Amaitzeko, kolpatua izaten ari den euskal gazteriari beraien babesa eta elkartasuna eman nahi izan diote. Euskal Herriak ezin duela bere gazteria jasaten ari den "sorgin ehiza" onartu ere gaineratu du.
Nafarroako AAMk Elma Sainzen dimisioa eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu