Nafarroako foruzainek azkeneko egunetan bost gizonezko atxilotu dituzte, emakumeen kontrako indarkeria egotzita. Zizur Nagusian, Sakanan, Tuteran (bi) eta Iruñean atzeman dituzte.
Zizur Nagusian atzo atxilotu zuten, 46 urteko gizonezkoa. Haren emazteak salatu du azkeneko hamabost urtean jo izan duela senarrak, baina orain arte ez zuen salaketarik sartu biktimak.
Sakanan larunbatean atzeman zuten, 50 urtekoa, bikoteari tratu txar fisiko eta psikologikoak eragitea leporatuta.
Tuterako biak ostegunean atxilotu zituzten: 40 urteko gizonezkoa bata, 37koa bestea. Aurrenari neska-lagun izandakoa jotzea egotzi diote, besteari emaztea jotzea.
Iruñean asteazkenean atxilotu zuten, 32 urtekoa. Leporatu diotena: neska-lagunari tratu txarrak eta sexu erasoak egitea.
Nafarroako foruzainek bost gizonezko atzeman dituzte egunotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu