Atentatua Urdazubin

Nafarroako Gobernua: "ETAk ez du odolaren aldamenetik urruntzeko asmorik"

2006ko otsailaren 15a
16:43
Entzun
Nafarroako Gobernuaren ustez atzo Nubako dantzalekuaren aurkako erasoarekin "ETAk berriro erakutsi du armekin jarraitu nahi duela eta ez duela odolaren aldamentik urruntzeko asmorik". Nafarroako Gobernuaren ustez, "ideien eta eztabaida demokratikoaren bidean sartzeko beldurra" erakutsi du ETAk berriro.

"Ez ETAk ez eta bere inguruak ere, ez dute sekula nafarren borondate demokratikoa ordezkatuko", azpimarratu du Nafarroako Gobernuak. "Ez dugu inoiz amore emango euren indarkeria onartzen ez bada mina besterik eskaintzen ez duten burugabe hauen xantaiaren aurrean", gaineratu du. Adierazpen baten bidez agertu duenez, Nafarroako Gobernuak ahalegin guztiak egingo ditu "beldurra ezartzen duten horiek euren helburuak lor ez ditzaten".

Era berean, Nafarroako Gobernuak elkartasun osoa adierazi dio Peio Martikorena Nuba dantzalekuko jabearen familiri. Martikorena urteko enpresa gizon izendatu zuten eta duela gutxi hil zen gaixotasun larri baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.