Nafarroako Gobernuarekin “harreman zuzena” izateko eskatu dio Catalanek Espainiako Gobernuari

2006ko martxoaren 27a
17:28
Entzun
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramailearen iritziz ETAren su-eten iragarpenaren ostean “bakoitzak bere gain hartu behar ditubere ardura instituzionalak”. Hori dela eta, Nafarroako erakundeekin eta batez ere Nafarroako Gobernuarekin “harreman arina eta zuzena” izan dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Ekimenak abian jartzeko “denbora” egongo dela azaldu du Catalanek, besteak beste Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentearen arteko bilera egiteko. Hala ere, garrantzitsuena harreman horiek “informazioa eta gardentasun osoan” oinarritzea izango dela azpimarratu du.

Bestalde, zabaldu den une berri honen aurrean “zuhurtasunez” jokatuko dutela azaldu du eta azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ez duela babestuko “terrorismoaren biktimak eta nafarren gehiengoaren nahia errespetatzen ez duen” ekimen politikorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.