Nafarroako Parlamentuak ez du onartu euskal selekzioak nazioartean lehiatzeko eskubidea

2012ko maiatzaren 21a
16:55
Entzun

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaile Batzordeak baztertu egin du Euskadiko kirol federazioei, Galiziakoei eta Kataluniakoei nazioartean lehiatzeko eskubidea onartzea. Apirilaren 21ean Kirolaren Euskal Legea bermatu zuen Auzitegi Konstituzionalak, PPren gobernuak 1998an jarri zuen helegitea ezetsita.

Eskubidea onartzearekin batera, proposamenak Espainiako selekzioaren deialdiei uko egin dietenei jarritako zigorrak kentzea eskatzen zuen. Hirugarren puntuan Nafarroako kirolariei eurek nahi duten selekzioarekin lehiatzeko aukera ematea proposatzen zen.

Bildu eta NaBaik egindako proposamena zen, eta horren aurka bozkatu dute UPNk, PSNk eta PPNk. Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak esan du Parlamentuak Nafarroako kirolarien alde egin beharko lukeela, eta Galesko eta Eskoziako selekzioen adibideak izan ditu hizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.