Nafarroako Parlamentuak ez du onartu Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena

2014ko apirilaren 7a
13:24
Entzun

Lau puntu zituen Bilduk eta Aralarrek proposatutako adierazpenak, eta bakarrak egin du aurrera. Talde guztiek onartu dute Kataluniako eta Espainiako gobernuek nahiz bakoitzaren parlamentuek auziari konponbidea emateko eztabaida politikorako eskaera.

Kataluniaren erabakitzeko eta bozkatzeko eskubidearen aurkako balizko ukatzeak kataluniarren erabakitzeko eskubide kolektiboa zein pertsonala ukatuko lukeela zioen puntua ere ez dute onartu. Botoak erabakitzeko eskubidearen berdinak izan dira.

UPN, PSN eta PPNk aurka bozkatu dute erabakitzeko eskubideari zegokion atala; Ezkerra abstenitu egin da, eta Bilduk eta Aralarrek soilik babestu dute.

Kataluniako herritarrek hartutako erabakia errespetatzeari buruzkoa, Bilduk eta Aralarrez gain, Ezkerrak ere babestu du. Gainontzekoek, ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.