Nafarroako Unibertsitatearen kontrako seigarren atentatua

2008ko urriaren 30a
14:47
Entzun
1979: Urriaren 4an Opus Deiren EUNSA argitaletxeko bulegoen kontrako atentatua egin zuen ETAk.

1980:Uztailaren 12an Nafarroako Unibertsitateko Eraikin Zentralean lehergailua ezarri zuten, eta kalte material handiak eragin.

1981: Ekainaren 24an lehergailuak jarri zuten berriro Eraikin Zentralean, sotoetan. Kalte material handiak eragin zituzten orduan ere.

1983: Irailaren 4an hiru lehergailuk egin zuten eztanda campusean eta laugarren bat indargabetu zuten.

2002: Maiatzaren 24an 20 kilo lehergaiz betetako bonba-autoa zartarazi zuten gaurko leku bertsuan. Kalte material handiak eragin zituen, eta hiru lagun arin zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.