Nafarroan, baserrietarako bideak konpontzea lehentasun

2007ko maiatzaren 7a
19:15
Entzun
Nafarroako Gobernuak sail arteko batzordea sortu du uholdeek Baztan bailaran eragindako kalteei erantzun asmoz, eta hurrengo astelehenean diru laguntzak onartuko dituela esan du.

Goizean Javier Etxarte Nekazaritza sailburua Baztanen izan da, hango agintariekin. Arratsaldean Miguel Sanz lehendakaria izan da, eta lehentasuna baserrietarako bideak konpontzea dela esan du.

Espainiako Gobernuari laguntzak eman ditzala eskatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.