Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak agertu duenez, bart goizaldean beste bi miaketa egin dituzte Burlatan eta San Martin Unxen (Nafarroa), Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak asteartean abiatutako sarekadarekin lotuta. Miaketetan gai informatikoak, telefono mugikorrak eta Segiren, Batasunaren eta Askatasunaren agiriak bildu dituztela agertu du Ripak.
Astelehen gauean hasi zen Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak elkarrekin egin dutensarekada, Xabier eta David Urdin atxilotu zituztenean. Ondoren, Iker Gorriz, Aitor Torrea eta Iñigo Gulina atxilotu zituzten. Atzo, berriz, Jose Javier Oses Iruñean. Azkenaldian Nafarroan izan diren kale erasoekin zerikusia izatea leporatzen diete guztiei.
Atxilotu zituztenetik inkomunikatuta daude seiak.
Nafarroan beste bi miaketa egin dituzte asteartean hasitako sarekadarekin lotuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu