Naia Lacroix preso senpertarra apiriralen 2an epaitu zuten Parisen. Prokuradoreak hiru urteko espetxe zigorra eskatu zuen gaztearentzat, horietako bat baldintzapean aske.
Atzo epaileak preso senpertarraren deliberoa jakitera eman zuen. Izan ere, hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbeste baldintzapean eman dizkio. Prokuradoreak hamar egun hauetan helegiterik aurkezten ez badu, Lacroix apirilaren 20an aske gelditzen ahal da.
Naia Lacroix iazko otsailearen 14an atxilotu zuten Odre ahizparekin batera, baina ahizpa aske utzi zuten gero. Naia geroztik preso atxiki dute eta maiatzean gose greba bat egin zuen ere bakartua zegoela salatzeko.
Epaiketa egunean hamarnaka lagun eta senide igo ziren Parisera eta beste hainbeste bildu ziren Senperen egindako elgarretaratzean. Herriko auzapeza ere, Christine Bessonart, elgarretaratzera hurbildu zen Lacroixen egoerarekin bat egiten ez zuela erakusteko.