'Navarra Directo' saioko 12 langile kalera

2012ko urtarrilaren 12a
17:13
Entzun

EITBk Navarra Directo saioko zortzi langile bakarrik mantenduko ditu, eta beraz, lan taldea osatzen duten beste 12 langileak kalera bidaliko ditu; saioko langileek ohar bidez jakinarazi dutenez. 

Langileek salatu dute EITBk Navarra Directo-ren aurrekontuari eta lan taldeari egin nahi dizkion murrizketekin saioaren kalitatea kolokan gelditzen dela. Datorren hilabetetik aurrera eta abendua bitartean, saioak 20 minutuko iraupena izango du; erdia gaurkotasunezko gaien inguruan elkarrizketak egiteko eta gainontzekoa albistegirako. 

EITBk programa beste hilabete batez luzatuko zuela azaldu zuen abenduan, Navarra Directo saioko hogei langileen kontratua bukatu baino hiru egun lehenago. Egun horretatik aurrera, programaren eta langileen etorkizuna kolokan egon da. Langileek 43.000 sinadura aurkeztu berri dituzte Nafarroako Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan, saioak orain arte bezala jarraitu dezan. Nafarroako alderdi politikoek Parlamentuan erakutsitako babesa "erakusteko" ordua dela adierazi dute langileek, eta kaleratze horiek eragozteko "neurriak" hartzeko eskatu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.