Nazio Batuen Erakundea, azalpen eske

2013ko uztailaren 9a
16:25
Entzun

NBEko Giza Eskubideen goi mandatari Navi Pillayk atzo gertatutako hilketen inguruko ikerketa "independente" eta "alderdikeriarik gabe" egiteko eskatu du. Atzoko istiluetan, 51 pertsona hil ziren: antza, batik bat, Mursiren aldekoak izan ziren hildakoak. "Egiptoko agintariei gogoraratzen diegu zauritu edo hildakoak dituen gertaera orok ikertua behar duela izan, azkar eta garden, eta errudunak Justiziaren aurrera eraman behar direla", adierazi du Pillayren bozeramaile Cecile Pouillyk.

Egiptoko armadak behin-behinean presidente karguan jarri duen Adli Mansurrek batzorde judizial bat osatzeko agindua eman zuen, hain zuzen ere, ahalik eta azkarren gertatutakoak argitzeko. Zentzu horretan, Pillayk begi onez ikusi du Mansurrek ikerketa agindu izana, baina gogorarazi dio ikerketa talde independente eta alderdikeriarik gabeko batek egin behar duela, eta lortutako emaitzak publiko egin behar direla gero. Horrez gain, batzuen zein besteen aldekoei elkarrizketaren alde lan egiteko eskatu die Pillayk.

Guardia Errepublikarraren egoitzaren aurrean gertatutako istiluen ondorioz hil ziren atzo 51 lagun. Hildako gehienak Mursiren jarraitzaileak izan ziren. Armadak baieztatu duenez, "su armekin ari ziren erasotzen", eta horren aurrean "neurriak hartu behar" izan zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.