Nazioarteko PEN Gutuna

2004ko apirilaren 23a
19:20
Entzun
PEN Gutuna elkarte honek bere nazioarteko biltzarretan onartutako ebazpenetan oinarritzen da eta honela laburbil daiteke:

PENek ondorengoa adierazten du:

1. Literaturak ez du mugarik ezagutzen eta jende artean erabilera komuna izan behar du politikazko edo nazioarteko istiluen gainetik.

2. Egoera guztietan, eta gerra-garaian batez ere, arte-lanek, gizateria osoaren ondare direnez, ez lukete grina nazional edo politikoen kalterik jasan behar.

3. PENeko kideek uneoro erabili beharko lukete beren esku duten eragina nazioek elkar ulertu eta errespeta dezaten; ahal duten guztia egitera konprometitzen dira arraza, klase eta nazio mailako gorrotoak desagerrarazteko, eta mundu bakarrean bakean biziko den gizateria bakarraren idealaren alde egiteko.

4. PENek nazio bakoitzaren barruan eta nazio guztien artean pentsamenduaren oztopo gabeko transmisioaren printzipioa bultzatzen du, eta adierazpen askatasuna edozein eratan murrizteari aurka egitera konprometitzen dira bere kideak dagokien herrialdean eta komunitatean, baita mundu osoan zehar ere, ahal den neurrian. PENek prentsa askea aldarrikatzen du eta zentsura arbitrarioaren aurka dago bake garaian. uste du ondo antolaturiko ordena politiko eta ekonomikorantz munduak egin behar duen aurrerapenerako gobernu, administrazio eta erakundeen kritika askea ezinbestekoa dela. Eta askatasunak norberaren borondatezko neurritasuna eskatzen duenez, kideak prentsa askearen gaitz hauen aurka jardutera konprometitzen dira, hots, argitalpen gezurtien, berariazko faltsukeriaren eta helburu politiko edo pertsonalengatik egitateak desitxuratzearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.