Israel Libanon egiten ari den operazio militarra kondenatzen duen gaitzespen ebazpena onartu du gaur Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubieen Batzordeak. Ebazpena onartzearekin batera, erasoekin bukatzeko eta kalteak neurtzeko ikerketa hasteko ere eskatu du.
Uztailaren 12an hasitako operazio militarrarekin amaitzeko exijitzen duen ebazpena onartu du gaur Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak. Herrialde arabiar eta musulmanek aurkeztu zuten ebazpena, Txina, Errusia eta Kubarekin batera. Erasoen neurriak eta ondorioak aztertzeko ikerketa talde bat bidaltzearen alde agertu dira. Batzordeko 47 kidetatik 27k erasoak gaitzesten dituen txostenaren aldeko botoa eman dute, 11 lagunek kontrakoa eta 8 abstenitu egin dira.
Europako estatuek, Kanadak eta Japoniak kontrako botoa eman dute, testuak Hezbolaren erasoei erreferentzia egiten ez diola argudiatuz.
NBEen Giza Eskubideen Batzordeak Israelek Libanon egindako erasoak gaitzetsi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu