Edward Luck Nazio Batuen Erakundeko Idazkaritza Orokorreko aholkulariak ohartarazi du Siriako istiluek "gatazka sektario bat" sor dezaketela, eta horrek herrialdea bi zatitan banatuko lukeela.
"Gatazkaren izaera aldatu dela erakusten duten zantzuak daude, eta gatazka sektario batean bihurtzen ari da", esan du Luckek.
"Oso kezkagarritzat" jo du Homs hiriko egoera, azken egunetako Baxar al-Assad Siriako presidentearen aldeko indarren erasoak direla eta.
Gatazkari irtenbidea emateko, Luckek dei egin die hainbat taldetako buruei haien arteko ezberdintasunak alde batera utz ditzaten, eta saia daitezen bakean bizitzen.