NEBek dagoeneko baloratu du PSNk Nafarroa Bairi eta biei helarazi dien gutuna: "esanguratsua" dela iritzi dio Ion Erro NEBren koordinatzaile nagusiak eta "balio politikoa" daukala.
Sozialistek "jarrera zehatza" azaldu dutela dio Errok, "hirukoa osatzeko lanean segitu nahi duela esaten du eta aukera hori, PSNk edo beste batek ixten ez duen bitartean, landu egin behar da bukaerara arte".
NEBek "ezkerreko gobernua" eratu nahi du Nafarroan bi haiekin, "aurrerakoia", eta horretarako egokia ikusen du hiruren arteko bilerak egiten hastea, "PSNren eta NaBairen artekoak ez direlako ari behar bezala funtzionatzen".
NEBren ustez, PSNren gutuna "esanguratsua" da eta "balio politikoa" dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu