Hainbat eta hainbat tibetarrek manifestazioa egin dute gaur ere Nepalen, Katmandu hiriburuan, Txinako enbaxadaren aurrean, eta Nepalgo Poliziak haietako 84 lagun atxilotu ditu.
Egunero ari dira gertatzen protestak eta atxiloketak Nepalen, eta Poliziak dio atxilotuak ordu batzuetara aske uzten dituela.
Tibeten bertan (Txinak bere egin zuen 1951ean) martxoaren 10ean hasi ziren protestak, eta Txinako Poliziak esan du liskarretan orain arte hemeretzi pertsona hil direla. Tibeteko erbesteko Gobernuak, aldiz, 140ra igo du kopurua.
Aurten Pekinen izango dira Olinpiar Jokoak -abuztuan-, eta Dalai Lama buruzagi tibetar erlijiosoak gaur berretsi egin du Jokoak ez direla bertan behera utzi behar.
Nepalgo Poliziak ia ehun tibetar manifestari atxilotu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu