Neurriek krisia sakondu egingo dutela salatu du ELAk

2010eko abenduaren 1a
15:10
Entzun
Krisiaren ondorioak krisi hori sortu ez zutenei ordainarazi nahi zaiela salatu du, eta Rodriguez Zapaterok gaur iragarri dituen neurriak babes gutxien dutenak zigortzen dituela. "Oso ahula den kolektibo bat babesik gabe uzteaz gain, neurri horiek ekonomia krisia sakondu egingo dute", azaldu du. 426 euroko diru-laguntza jasotzen zutenek, otsailetik aurrera kontsumoa zorroztu egin beharko dutela salatu du, eta horrek "krisia areagotzeaz gain", pertsona horiek bazterketatik gertu utziko dituela esan du. Espainiako enpresa txiki eta ertainei sozietate zerga jaistea, gainera, "iraingarria" da ELAren iritziz, "bere burua sozialistatzat duen gobernu batetik etorrita". ELAren ustez kontrakoak izan beharko lukete krisitik ateratzeko neurriak: "presio fiskala igo eta gastu soziala Europakoaren pare jarri".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.