Nigeriak bere enbaxada hustu du, gauean eraso bat jasan ondoren
Bart Nigeriak Abidjanen duen enbaxada erasotu dute ezezagun batzuek, eta Nigeriak enbaxada hustea erabaki du, Odein Ajumogobia Atzerri ministroak jakinarazi duenez. Erasoaren gaineko informaziorik ez dute eman, baina baieztatu du enbaxadako langile guztiak Boli Kostatik ateratzen ari direla. Afrika Mendebaldeko Estatuen Batasun Ekonomikoko presidentetza du une honetan Nigeriak eta Boli Kostan azaroaren 28ko hauteskundeen ondoren sortu den gatazka konpontzeko lanetan da. Abenduaren 7an erakunde horrek egin zuen ezohiko bileran Goodluck Jonathan Nigeriako presidenteak Outtararen garaipena babestu zuen, eta Gbagbori botere modu baketsuan uzteko eskatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu