Alderdien legez kanporatzeen aurka, eta azken atxiloketa eta tortura kasuak salatzeko No time for love in the Basque Country (Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian) kanpaina jarri dute abian hainbat blogari eta internatuak.
Funtsean, protestarekin bat egiten dutenei beren Internet bidezko komunikazioetan notimeforlove etiketa edo taga jartzeko eskatzen diete.Blog batean bildu dituzten kanpainari buruzko xehetasunak. Hertzainak taldearen izen bereko kantutik hartu dute leloa.
Ezker abertzaleak otsailaren 14ko greba orokorrerako deia egin duela eta, egun horretan lanuztarekin bat egiten duten webgune guztietan lelo hori paratzeko proposamena ere sortu da.
'No time for love in the Basque Country' kanpaina jarri dute internautek abian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu