Goizean El Periódico egunkariak polemika handia sortu duen berri bat argitaratu du. El Periódicoren arabera CIAk pasa den maiatzaren 25ean Mossoei bidalitako ohar bat jarri dute egunkariaren azalean; ustezko oharrak zioen aukera handia zegoela Bartzelonako Ranbletan atentatu bat gertatzeko.
Pasa den abuztuaren 17ko Bartzelonako erasoa gertatu eta gutxira, El Periódicok adierazi zuen esklusiba bat zuela, eta kritika ugari jasoko zuen adierazpen bat egingo zuela. Orain, ohar hori argitaratu dute.
Oharra ordea, sinetsi ezinezko modu batean dago idatzita. Begi bistakoa da testua ez duela idatzi ez ingeles hiztun batez, ez AEBtako inteligentzia zerbitzuetako kide batek. Oharra akatsez josita dago, bai linguistiko eta bai kontzeptualak. Asko izan dira akats horiek salatu dituztenak, besteak beste, WikiLeaksek eta Julian Assangek berak.
“Egunkari batek AEBtako inteligentziari egotzitako testu oso susmagarria argitaratu du ISISek Bartzelonan egindako erasoaren inguruan, Kataluniako erreferendumaren aurretik”.
Paper publishes highly suspect US intelligence document on ISIS attack in Barcelona ahead of Catalan referendum. https://t.co/Z5hHvVsreopic.twitter.com/hBW05FTBIl
— WikiLeaks (@wikileaks) 2017(e)ko abuztuak 31
“Eraldatua edo asmatua dela dirudi. Oso susmagarria da CIAren ingelesezko txosten batean gaztelerazko “«”, “»” komatxoak erabiltzea.
This appears to be modified or fabricated. The use of Spanish language quote marks '<<', '>>' in an English CIA report is very suspicious.
— Julian Assange 🔹 (@JulianAssange) 2017(e)ko abuztuak 31
“Enric Hernandezek esmatutako CIAren txosten faltsuko akats ortografikoak eguneratuta. Estatuaren estoldek idatzitako kaka zaharra”.
Actualització errades ortogràfiques del fals "INFORME de la CIA" inventat per @Enric_Hernandez. Merda escrita per les clavegueres de l'estat pic.twitter.com/xZ4wY3rcta
— David d'Enterria *X (@denterd) 2017(e)ko abuztuak 30
Akatsak Estatu Islamikoaren izenaren idazkeran
Estatu Islamikoaren izena gaizki eman izana da testuko akatsik esanguratsuena. Lehenik eta behin, 'Irak' hitza dakarrelako, ingelesez 'Iraq' idazten dena. Gainera, 'Islamic State of Irak and ash-Sham’ izena eman diote. Izen hori erabili dute hainbat hedabidek, baina ez Estatu Batuetako gobernuak. Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren terroristatzat hartzen diren taldeen zerrenda ofizialean, ‘Islamic State of Iraq and the Levant’ izena erabiltzen dute. Zeharo sinesgaitza da horren ezaguna den talde baten izena gaizki idatzita agertzea CIAren adierazpen ofizial batean.
Are gehiago, ustezko CIAren dokumentuak parentesi artean dakar 'ISIS' hitza. 'ISIS' siglak maiz erabiltzen dira komunikabideetan Estatu Islamikoari erreferentzia egiteko. CIAren zerbitzariei begiratu azkar bat emanda, ordea, segituan ikusten da haien 'ISIL' hitza erabiltzen dutela, eta ez 'ISIS'.
Akats linguistiko larriak
Oharrak, gainera, hizkuntza mailako akats ugari dakar, eta guztiak dira gazteleraren kalkoak. Horrek pentsarazten du testua idatzi duena ez dela ingeles hiztuna, gaztelera hiztuna baizik. Larrienak hauexek dira:
'Text of the nota' dakar, 'text of the note' beharrean.
'Sent to the Mossos' dakar, 'sent to Mossos' beharrean (gainera, oso arraroa izango litzateke 'Mossos' soilik idaztea, 'Mossos d'Esquadra' izen ofiziala beharrean).
'On 25 May 2017' dakar, ‘on May 25th 2017’ beharrean.
‘Administratives purposes’ dakar, ‘administrative purposes’ beharrean.
Kodifikazio okerrak
Julian Assangek adierazi bezala, CIAk erabiltzen ez dituen komatxoak dakartza testuak (« », ” “ beharrean).
Bigarrena are argiagoa da. Testuak honako kode hau dakar: 'SECRET // REL TO USA, SPAIN'. Horrek esan nahi du Estatu Batuek Espainiarekin konpartitzen duten dokumentu sekretua dela. 'SPAIN' hitzaren beharrean, ordea, 'ESP' beharko luke, ISO 3166-1 alpha-3 irizpidearen arabera, estatuen izenak beti hiru letrekin kodifikatzen baitituzte, eta hori da kasu horretan Espainiari dagokiona.